Imanol Aleson eta Ixaka Oñederra azkoitiarrek Top of the Rock Ultra Traila irabazi dute

Urola Kostako Hitza 2019ko mar. 11a, 11:23

Imanol Aleson eta Ixaka Oñederra mendi lasterkariek asteburuan jokatu dute proba, Castellon (Herrialde Katalanak). 120 kilometro egin dituzte hiru etapatan banatuta, eta 4.400 metroko desnibel positiboa du lasterketak.

Aleson eta Oñederra, podiumean. (Maxixatzen)

Imanol Aleson eta Ixaka Oñederra azkoitiarrek Top of the Rock Ultra Trail mendi lasterketa irabazi dute, Castellon (Herrialde Katalanak). Joan den ostiralean hasi zuten ibilbidea Castellon, eta atzo, igandea, amaitu zuten Morellan. 

Lasterketan zehar, hiru etapa egin dituzte kirolari azkoitiarrek, eta hiruretan lehenak izan dira helmugara iristen. Lehen etapan, 41,5 kilometro egin dituzte; bigarren etapan, 39,85 kilometro; eta azken etapan, 38,63 kilometro. 4.400 metroko desnibel positiboa du probak.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide