Zezen txikiek hartu dute lekukoa Azkoitiko Baztarrikaldeko jaietan

Urola Kostako Hitza 2019ko mar. 10a, 13:32

Aurrera jarraitzen dute Azkoitiko Baztarrikaldeko festek, eta poniekin nahiz zezen txikiekin jolasteko aukera izan dute umeek Oteiza pilotalekuan. Eguraldiak ateri eutsi dio eguerdian, eta Zelai Luze ganadutegiarekin eskutik, dozenaka haur bertaratu dira animaliekin jolastera. 

Ostiralean hasi ziren Baztarrikaldeko jaiak, mus txapelketarekin, eta atzo, larunbata, Plaza Berri harri-jasotze saria jokatu zuten Gurea pilotalekuan. 38 urgez gordeta egon den Plaza Berri 139 kiloko harriarekin lehiatu siren zortzi harri-jasotzaile, eta Jokin Eizmendi zarauztarra nagusitu zen. Gaur arratsaldean ere izango da zer gozaturik Baztarrikalden, 18:00etatik aurrera X. Joxe Astarbe Saria jokatuko baitute Txibilter eta Koatei azkoitiarrek eta Aitor Gointziar itziartarrak. 

Ikusi gaur eguerdian umeek zezen txikiekin jolasten aritu direneko argazkiak, hemen:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide