Auto baten eta moto baten arteko istripua izan da Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko mar. 9a, 15:02

14:20 aldera gertatu da ezbeharra, Gi-631 errepidean. Moto gidaria zaurituta eraman dute ospitalera.

Istripua gertatu den unean hartutako irudia. (Urola Kostako Hitza)

Auto baten eta moto baten arteko istripua izan da Azkoitian, 14:20 aldean. Gi-631 errepidean gertatu da ezbeharra, Zumarragarako noranzkoan. Suhiltzaileak, ertzainak eta anbulantzia bertaratu dira, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ospitalera eraman dute moto gidaria. Gizonezkoa da zauritutako pertsona. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide