Martxoaren 8an, emakumeek hartu dute Azkoitiko plaza

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 8a

Azkoitian hainbat eta hainbat emakume atera da kalera, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Sostenipe talde feministak deituta, 10:00etan elkartu dira herriko emakumeak plazan, eta ondoren, kafe tertulia egin dute, Kontzejupean. Jende ugari elkartu da bertan, eta taldeka, bakoitzak bere sentipenak elkarbanatu ditu inguruko emakumeekin. Hala ari zirela, euria hasi du, eta aterkiak eskuetan hartuta egin behar izan dute 13:00etarako deituta zegoen kazerolada. Eguraldi kaxkarra izanagatik, jende ugari elkartu da plazan. Horrez gain, emakume talde batek, murala margotu du plazako frontoiaren pareko horman.

Arratsaldeko egitaraua

– 14:00. Bazkari autogestionatua (bakoitzak berea eraman beharko du), Azkoitiko plazan
– 16:00. Kontzertua, Amaia eta Andrearen eskutik, Azkoitiko plazan.
– 18:00. Gorputzak mugitzera, Azkoitiko plazan.
– 19:30. Mosaikoa, Azkoitiko plazan.

Hona hemen goiz partean Azkoitian hartutako irudiak:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide