Azkoitiko anbulatorioko Pediatria Sailak umeen lehen sorospenari buruzko hitzaldi-ikastaroa antolatu du. Martxoaren 27an, asteazkena, izango da saioa, 17:30etik 18:30era bitartean, Elkargunean. Gurasoei, aiton-amonei, zaintzaileei zein umeen ardura duten edozeini zuzendutako doako tailerra izango da eskainiko dutena, eta interesa dutenek aurrez izena eman behar dute, anbulatoriora joanda (Jausoro, 7) edo 943-00 76 10 telefonora deituta. Euskaraz izango da ikastaroa.