Azkoitiko Sidenor enpresa izan dute hizpide 'Dokumentuak' txostenen 43. zenbakian

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 6a

ELA sindikatuaren Manu Robles Arangiz Institutuak kaleratzen ditu txostenak. Xabier Martin kazetariak idatzi duena Azkoitiko Sidenor enpresari buruzkoa da. Hain zuzen ere, Adegiren Enpresa Kultura Berria saria jaso zuen lantegiak iaz, hainbat balio gauzatzeagatik. Martinen arabera, baina errealitatea "oso bestelakoa" da.

Sidenorren Azkoitiko lantegia. (Ana Abarisketa)

ELA sindikatuaren Manu Robles Arangiz Insitutuak Dokumentuak liburuxkaren beste zenbaki bat atera du. Hain zuzen ere, Berria egunkariko Xabier Martin kazetariak Dokumentuaken 43. zenbakia idatzi du, Azkoitiko Sidenor enpresari buruzkoa.

Adegi patronalaren Enpresa Kultura Berria saria jaso zuen Azkoitiko Sidenorrek joan zen urtean, eguneroko jardunean hainbat balio gauzatzeagatik. Enpresa kultura berria, Troiako zaldi zaharra dokumentua idatzi duen Xabier Martinek dioenez, baina, errealitatea "oso bestelakoa" da.

Honako lotura honetan irakur daiteke Dokumentuak osoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide