
Azkoitiko EH Bilduk bigarren bilera egingo du bihar, asteazkena, auzotarrekin. Oraingo honetan, Floreagako bizilagunekin elkartuko dira koalizioko kideak, haien beharrak jasotzeko asmoz. Auzoko tabernan egingo dute batzarra, eta 20:00etan hasiko da. Joan zen astean, berriz, San Martingo bizilagunekin elkartu ziren taldeko ordezkariak.