Azkoitiko Udaleko Berdintasun Sailak antolatzen dituen emakumeak ahalduntzeko ikastaroen barruan, batukada taldeak parte hartzen du, eta talde hori kalera aterako da bihar, asteazkena, martxoaren 8an ospatu ohi den Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Taldea bi astez behin elkartu ohi da lokal itxi batean, baina bihar danbor hotsak lau haizetara zabalduko dituzte emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna aldarrikatuz. Taldea 17:30ean aterako da Elkargunearen paretik eta herrigunean ibiliko da.