Azkoitiko enpresek euskara planak sustatzeko diru laguntzen deialdia zabaldu du Azkoitiko Udalak. Enpresek uztailaren 12ra bitartean eska ditzakete laguntzak, eta gehienez 2.000 euro jaso ahal izango dute horiek. Gainera, Eusko Jaurlaritzak helburu berarekin ematen dituen diru laguntzen osagarri izango da udalaren laguntzak.
Laguntzak jaso ahal izateko, enpresek ezinbestekoa izango dute egoitza soziala eta fiskala Azkoitian izatea. Era berean, euskara plana diru laguntza ematen den ekitaldian diseinatuta eduki behar dute; edo aurreko urteetan diseinatu arren, urte horretan garatu beharko dute. Enpresek udaletxeko harrera bulegoan aurkeztu beharko dituzte eskaerak. Azkoitiko Udalaren webguneko lotura honetan eskuratu daitezke informazio osoa eta eskaera orria.