Luka Diaz de Cerio eta Mikel Arzuaga, gazteen Udazkeneko Txapeletako irabazleak

Urola Kostako Hitza 2019ko martxoaren 4a

Txapelketako finalistak eta antolatzaileak, joan zen larunbatean. (Txerloi Tenis Kluba)

Azkoitiko Txerloia tenis klubak antolatuta, Udazkeneko Txapeletako gazteen mailako finalak jokatu zituzten joan zen larunbat goizean, Txerloiko tenis pistetan. Final nagusian Luka Diaz de Cerio nagusitu zen, Unau Azkuneri 6/1 irabazi ostean. Quick finalean, berriz, Mikel Arzuaga nagusitu zen, Aimar Aldalurren aurka 6/2 irabazi eta gero.

Joan zen hilaren 16an, berriz, helduek jokatu zituzten Udazkeneko Txapelketako finalak, eta Inko Mujika eta Jon Aizpurua izan ziren garaile.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide