Azkoitiko inauterietan helduen mozorro festa eta lehiaketa izan ziren atzo, larunbata, arratsalde eta gau partean. Azkoitiko Udalak adierazi duenez, mozorro lehiaketako epaimahaiak lan zaila izan du aurten sariak erabakitzeko. Mozorro lehiaketako epaimahaiaren arabera, aurten "aparteko maila" ikusi da mozorro lehiaketan eta erabakia "ez da erraza izan".
Arratsaldean, zumba erakustaldia izan zen herriko plazan eta, segidan, haurrentzako Kantu Kolore dantzaldia. 19:30etik 20:30era bitartean, helduen mozorro lehiaketakoak bildu ziren herriko plazan, epaimahaiko kideek ikusi ahal izateko. Udalak jakinarazi duenez, helduen mozorro lehiaketan talde txikietan bederatzi parte hartzaile izan ziren eta talde handien mailan zazpi talde. Tabernen lehiaketan, berriz, zortzi tabernak parte hartu zuten.
Lehiaketako sariak:
Talde txikien mailan:
1. Metrue
2. Jesucristo eta Dolorosa Amabirjina
3. Egutegiak
Talde handien mailan:
1. Kyla Zirkua
2. Bryan eta Jennyren arteko ezkontza
3. 1966ko Umeen Inauteria
Tabernak: Zurt taberna
[flickr_set id="72157676943788317"]