Gaur –ostirala– eguerdian, pertsona batek aizkorarekin herritarrei mehatxu egin die Azkoitian. Hala baieztatu dio Ertzaintzak UROLA KOSTAKO HITZAri. Herritarrek Ertzaintzari abisu eman diote, eta pertsona horren bila ari dira orain. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, aizkora aurkitu dute, baina pertsona ez dute identifikatu oraindik. Dena den, "arriskurik ez" dagoela jakinarazi du Ertzaintzak. Une honetan (12:50), zer gertatu den ikertzen ari dira.