Gaur, martxoak 1, Aingeru Guardakoaren eguna ospatzen ari dira Azkoitian. Hango Aingeru Guardakoaren ermitan urteroko ohitura berritu dute, hiru mezarekin: 10:00etako meza nagusiarekin ekin diete ospakizunei; 12:00etan izan da hurrengo meza, eta 13:00etan hasiko da azkena.
Dozenaka lagun joan dira Aingeru Guardakoan meza entzutera, oinez zein ibilgailuetan, eta bide batez, gaurko egunaren beste ohitura nagusia ere berritu dute gehientsuenek, ermitaren ondoan jarritako postuan erroskilak eta bestelako gozoak erosita.
Hona hemen, goizeko meza nagusiaren garaiko argazki batzuk: