Azkoitiko Peña Elorza txirrindulari taldeak denboraldiko argazkia atera zuen atzo arratsaldean, osteguna. 22 neska-mutilek hasiko dute bi aste barru errepideko txirrindularitza denboraldia, eta klubeko arduradunek adierazi dutenez, azken urteetako kide kopuru gehiena izango du taldeak. "Bat-batean, 15 txirrindulari batu dira taldera", esan dute taldea gidatzen duten entrenatzaileek. Hain zuzen ere, azkoitiarrez eta azpeitiarrez osatutako lau infantilek eta hemezortzi kimuk egingo dute denboraldia Peña Elorzarekin.
Bien bitartean, dagoeneko mendiko bizikleta denboraldia hasi dute taldeko txirrindularietako batzuk. Hain zuzen ere, joan zen asteburuan Itsasondon (Gipuzkoa) jokatu zuten lehenengo lasterketa, eta hurrengo asteburu honetan bertan izango dute, Oiartzunen (Gipuzkoa).