Xabier Arzallus jeltzale historiko azkoitiarraren aldeko hileta elizkizuna izango da bihar, larunbata, Azkoitiko parrokian, baina inauterietako egun nagusia ere orduan izango da herrian. Hiletak zein festak elkar ez dezaten oztopatu, hainbat aldaketa izango da mozorro lehiaketari dagokionean. Izan ere, lehiaketan izena emanda dauden norbanakoek zein taldeek eliza ataritik pasatu behar zuten hasiera batean, 19:30etik 20:30era artean. Ordea, 19:00etan hasiko da Arzalluzen aldeko elizkizuna, eta ondorioz, parte hartzaileek eliza atarian egon beharrean, plaza nagusian egon beharko dute, eta epaimahaiak han ikusiko ditu mozorrotutako lehiakideak. Han egoteko ordua ere egokitu egin dute: 19:15etatik 20:30era artean egon beharko dute parte hartzaileek plazan.