Anaitasuna futbol taldeak Zuzendaritza Batzordea berritzeko deialdia zabalduta dagoela gogorarazi du. Gaur egungo Zuzendaritza Batzordea eta Pedro Urdapilleta presidentea bosgarren denboraldia egiten ari dira karguan, eta klubak azaldu du haien erreleboa hartzeko interesa duten herritarrek Pedro Urdanpilleta presidentearekin jarri beharko dutela harremanetan, 605 77 57 94 telefonora deituta.