Zuzendaritza Batzordea berritu du Plaza Ondo jubilatuen elkarteak

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 27a

Urteko batzar orokorra egin zuten elkarteko 85 bazkidek joan zen larunbatean, eta besteak beste, urteko kuota 7 eurotan mantentzea erabaki zuten batzarrean.

Batzarreko une bat. (Maxixatzen)

Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteko 85 bazkide inguruk urteko batzar nagusia egin zuten joan zen larunbatean, eta besteak beste, Zuzenbaritza Batzordea berritu zuten han. Hain zuzen ere, Jesus Mari Giraltek, Juan Ramon Juaristik eta Mari Karmen Elorzak baja eman zuten, eta hoiren ordez Maria Pilar Arrizabalaga, Lourdes Sudupe eta Evaristo Fernandez batu dira zuzendaritzara.

Besteak beste, kontu ekonomikoak izan zituzten hizpide, eta adierazi zuten sarrerak baino 11.138,28 euro gehiago gastatu zituztela iaz. Aurtengo egutegiari begira, berriz, iazko ekintza berdintsuak egitea aurreikusten dute, eta urtea aurrera doan heinean, ekintzetan aldaketaren bat izan daitekeela adierazi zuten. Urteko kuotari dagokionez, aurten zazpi eurotan mantentzea erabaki zuten bileran, eta bazkideei dei egin zieten hura lehenbailehen ordain dezaten. Horrez gain, lehendakariak jakinarazi zuen bideo-kamerak jarri dituztela elkartearen tabernan, lapurretak saihesteko asmoz. Era berean, tabernako edarien eta janarien prezioak Zuzendaritza Batzordearekin adostuko dituzte aurrerantzean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide