Anaitasuna mendi bazkunak giro paregabean egin du urteko lehen mendiko eski irteera

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 27a

(Anaitasuna mendi bazkuna)

Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunak antolatutako aurtengo lehen mendiko eski irteera egin zuten hainbat lagunek joan den asteburuan. Pirinioetara egin zuten txangoa: larunbatean, Petrechemara (2.371 metro) eta Paquiza de Linzolara igoz itzuli zirkular bat egin zuten, eta igandean, Gamuetako tontorrera igo ziren (2.324 metro), giro eguzkitsuarekin. Giro paregabea izan zuten azkoitiarrek, eta mendiko eskia praktikatzeko eguraldi aparta.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide