Azkoitiko Martirieta auzoan festa eguna izango dute datorren igandea, martxoaren 3a. Hain zuzen ere, San Emeterio eta San Zeledon jaiak ospatuko dituzte egun horretan. Lehenik, 11:30ean, meza egingo dute Martirietako elizan, auzoko hildakoen alde. Ondoren, berriz, hamaiketakoa izango da bertaratzen diren guztientzat, eta trikitilariek girotuko dute eguerdi partea.