Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian Korrikako petoarekin helmugaratzen den lehenak saria izango du

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 26a

Martxoaren 30ean jokatuko dute Azpeitia-Azkoitia lasterketa, eta proba horretan Korrikako petoarekin helmugara lehena iristen denak saria izango du: bi lagunentzako afaria, Mikel Uria jatetxean. Azkoitiko AEK-k dagoeneko jarri ditu salgai petoak.

Martxoaren 30ean jokatuko dute Azkoitia-Azpeitia maratoi erdia, eta Azkoitiko AEK-k egitasmo bat jarri du martxan lasterketa horri begira. Hain zuzen ere, proba horretan Korrikako petoa jantzita helmugara lehena iristen denak saria izango du: bi lagunentzako afaria, Mikel Uria jatetxean. Animatzen direnek, Korrikako petoak eros ditzakete dagoeneko, Azkoitiko AEK euskaltegian. Horrez gain, martxoaren 22an Azkoitian jarriko duten arropa postuan ere eskuratu ahal izango dira. Martxoaren 30ean, Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiko dortsalak jasotzeko gunean ere izango da horretarako aukera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide