Xabi Oroz saskibaloi jokalari azkoitiarra Granadan ariko da, utzita

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 25a

Xabi Oroz (Azkoitia, 1996) saskibaloi jokalaria Fundacion CB Granada taldean ariko da denboraldia amaitu bitartean, Delteco Gipuzkoa Basket taldeak utzita. Urrezko LEB ligan ari da lehiatzen Andaluziako (Espainia) taldea, eta Endesa Ligara igotzeko aukerak ditu.

Xabi Oroz (Azkoitia, 1996) saskibaloi jokalaria Fundacion CB Granada taldean ariko da denboraldia amaitu bitartean, Delteco Gipuzkoa Basket taldeak utzita. Urrezko LEB ligan ari da lehiatzen Andaluziako (Espainia) taldea, eta Endesa Ligara igotzeko aukerak ditu. Urrezko LEB liga amaitzean, Gipuzkoa Basket taldera itzuliko da azkoitiarra, Endesa Ligako azken txanpan laguntzeko. Donostiako taldean ez du jokatzeko aukera askorik izan azkenaldian Orozek, eta Granadan minutu gehiago izango ditu.

2017an, Urrezko LEB liga irabazi zuen Gipuzkoa Basketek, eta beraz, ACB ligara igo zen taldea; ordurako talde horretako jokalaria zen Oroz. Urte horretako udan lau urterako berritu zuen azkoitiarrak taldearekin zuen kontratua, eta ordutik, talde horrekin aritu da. Iraurgi Saskibaloi Taldearen harrobian hazitako jokalaria da azkoitiarra.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide