Azkoitiko Udalak eta Jandonianiz plazako bizilagunek duela gutxi hasi zituzten gunea berritzeko lanak, eta aurki, irudietan ikus daitekeen moduan, itxura berria izango du plazak. Plazaren azpiko garajeetara ura sartzen zelako hasi zituzten obrak, eta bide batez, eremu horretako argiteria nahiz elementuak berrituko ditu udalak. Bestalde, plazako zuhaitzak atera eta beste gune batean landatuko dituzte. Asua BG enpresa ari da lanak egiten, eta horien kostua 41.667,55 eurokoa da (BEZ barne).