Denetariko ekintzez josita iritsiko dira inauteriak Azkoitira

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 22a

Azkoitiarrek martxoaren 1ean eta 2an ospatuko dituzte inauteriak, eta egun horietan adin guztietako herritarrei zuzendutako era guztietako ekintzez gozateko parada izango dute. Besteak beste, kalejirak, dantzaldiak, mozorro lehiaketak eta zumba emanaldia prestatu ditu Azkoitiko Udalak inauterietarako.

2018ko Azkoitiko inauterietako irudia.

Hasi da inauterietarako atzera kontaketa Urola Kostako herri guztietan. Azkoitiko Udalak gaur jakinarazi du aurtengo inauterietarako prestatutako egitaraua, eta denetariko ekintzak antolatu dituzte martxoaren 1erako eta 2rako. Adin guztietako herritarrei zuzendutako jarduerak prestatu dituzte, hala nola  kalejirak, dantzaldiak, mozorro lehiaketak eta zumba emanaldia. 

Ostiralean ekingo diete festei, ikastetxeetako umeen kalejirarekin. Ondoren umeei zuzendutako dantzaldia eta mozorro lehiaketa izango dira Elkargunean. Zapatuan, berriz, helduak izango dira protagonistak. 

Hona hemen Azkoitiko inauterietako egitaraua osorik: 

Martxoak 1, ostirala:

16:00etan: Azkoitiko ikastetxeetako umeen kalejira.

17:00etan: Azkoitiko plazan, umeentzako merienda.

17:00etan: Azkoitiko plazan, umeentzako dantzaldia Oihan Vegarekin.

21:30etik 23:30era: 12  urte eta 17 urte bitarteko gazteen mozorro lehiaketa eta Disko Festa DJ Xabi Festekin, Elkargunean. 

Martxoak 2, zapatua:

12:00etan: Txalkor txistulari taldearen kalejira.

13:00etan: Udal Musika Sandaren eta Bizkargi musika eskolako banda txikiaren kalejira.

16:30ean: Zumba Testaren kalejira eta ondoren, herriko plazan, zumba emanaldia.

18:00etan: Haurrentzat berbena Kantu Kolorerekin, plazan.

19:30etik 20:30era: Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia, plazan.

22:30ean:  Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia, plazan.

00:00etan:  Helduen mozorro lehiaketako sari banaketa.

Azkoitiko Udalak azaldu duenez, zapatu karnabaleko mozorro lehiaketako parte-hartzaileek gutxienez 16 urte izan beharko dituzte. Gainera, parte-hartzaileek egunean bertan, 19:30etik 20:30era bitartean, eliz ataritik pasatu beharko dute epaimahaiak ikus ditzan. Tabernen kasuan, epaimahaia 20:30etik aurrera joango da apainduta dauden tabernak ikustera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide