Autodefentsa feminista ikastaroa eskainiko dute larunbatean Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 21a

Emakumeak ahalduntzeko udalak antolatzen duen ikastaroetako bat da autodefentsa feminista, eta nahi duen emakume orok parte har dezake doako saioan.

Azkoitiko Anaitasuna Kanku elkarteak emakumeentzako autodefentsa feminista ikastaroa eskainiko du larunbatean. Oraingo honetan, Elkargunean izango da saioa, 10:00etatik 12:00etara bitartean, eta nahi duen orok parte hartu ahal izango du han. Doako ikastaroa da.

Emakumeak ahalduntzeko asmoz Azkoitiko Udalak antolatzen dituen ikastaroetako bat da autodefentsa feminista. Juan Murillo eta Rita Juaristi irakasleek hilero eskaintzen dute saioa Elkargunean edo Anaitasuna Kanku Karate elkartearen egoitzan, eta han biltzen direnek formakuntza psikologikoa zein fisikoa jasotzen dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide