Gaur zabalduko dute Urrategi auzora joateko errepide berria

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 20a

Sarrera zaharra itxi egingo dute, eta gaur arratsaldetik aurrera bide berritik joan beharko dute auzora ibilgailuek. Aldaketa, batik bat, "segurtasun" kontuengatik egin dutela azaldu du Azkoitiko Udalak. Lanen kostua Lidl supermekatu kateak ordaindu du.

Urrategira joateko bide berria.

Gaur, asteazkena, zabalduko dute Azkoitiko Urrategi auzora joateko egin duten errepide berria. Sarrera zaharra itxi egingo dute, eta gaur arratsaldetik aurrera bide berritik joan beharko dute auzora ibilgailuek.

Gurutze Gorriaren pareko biribilgunearen ondoan hasten da errepide berria, eta Ugarte baserriaren eta Lidl supermerkatu berriaren arteko errepidetik jarraitzen du. Errepidea supermerkatuaren eta Zabale baserriaren atzetik igaroko da, eta egungo bidearekin lotzen da gero. Egungo bidearen gainean, berriz, espaloia egingo dute. Errepidea pintatzeko lanak bukatzear dira dagoeneko, eta

Aldaketa, batik bat, "segurtasun" kontuengatik egin dutela azaldu du Azkoitiko Udalak. Urbanizazio lanak Lidl supermerkatu kateak ordaindu ditu, hala adostu zutelako udalak eta taldeak, erakundeak supermerkatu berria kokatzeko lursailak konpainiari saldu zizkionean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide