Martxoaren 10ean, igandean, Lilatoia lasterketa jokatuko dute Donostian, eta azken urteetan bezala, Azkoitiko Udalak autobusa antolatu du hara joateko, Ttipi Ttapa elkartearen eskaerari erantzunez. Interesa duenak dagoeneko eman dezake izena Elkargunean, eta egunean bertan, 08:30ean abiatuko da autobusa, Julio Urkixo kaleko autobus geltokitik (Eroski ondoan). Doako zerbitzua izan da, baina kontuan izan behar da soilik joateko bakarik dela, ez da itzultzeko autobusik egongo.