Azkoitiko Matadeixen zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da zapatu honetan. Kontzertu bikoitza antolatu dute, Soma Cult taldearekin eta Pattarekin; 22:30ean hasiko da musika gaualdia.
Azpeitiko, Azkoitiko eta Beasaingo hiru musikarik osatzen dute Soma Cult: Julen Hidalgo azpeitiarrak, Jose Mari Unanue azkoitiarrak eta Joseba Gutierrez beasaindarrak. 2017an sortu zuten taldea eta aurten kaleratu dute lehen maketa. Jesus Sudupe Patta bakarlari azkoitiarrarentzat, berriz, aste honetako bigarren kontzertua izango da Mataderikoa, ostegunean Zestoako Portalen ere ariko baita.