Anaitasuna mendi bazkunak mendiko eski irteera egingo du asteburuan

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 19a

Larunbatean Petrechemara joango dira, eta igandean, Gamuetara. Interesatuek izena eman dezkete dagoeneko.

Petrechemaren gailurra.

Azkoitiko Anaitasuna mendi bazkunak mendiko eski irteera antolatu du astebururako, Pirinioetara. Larunbatean, otsailaren 23an, Petrechemara (2.371 metro) joango dira, eta igandean, otsailaren 24an, Gamuetara (2.324 metro). Bazkideek 50 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek, 60 euro. Autoan bidaia, afaria, lo egitea eta gosaria sartuko dira prezio horren barruan. Larunbatean, liburutegi aurretik abiatuko dira, 06:30ean. Federatua izatea komenigarria da irteeran parte hartzeko; izan ere, Anaitasuna ez da ezeren erantzule egingo. Izena eman nahi duenak, 605 711 302 telefonora whatsapp mezu bat bidali beharko du, izena zehaztuz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide