Batzar orokorra egingo du zapatuan Azkoitiko Plaza Ondo elkarteak

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 19a

Jubilatuen elkartean egingo dute bilera, eta iazko zein aurtengo kontuak eta kuotak onartuko dituzte.

Azkoitiko Plaza Ondo jubilatuen elkarteak ohiko batzar orokorra egingo du larunbatean, hilaren 23an. Lehenengo deialdia 16:30ean izango da, eta bigarrena 17:00etan, eta hainbat gai jorratuko dute bileran. Besteak beste, iazko batzar orokorreko akta zein kontuak onartuko dituzte, eta orduko ekintzen berri ere emango dute. Horrez gain, auurtengo ekintza planaren eta aurrekontuen berri eman eta horiek onartuko dituzte, eta urtea amaitu bitarteko kuotak ere onartuko dituzte. Bazkideek dagoeneko eska ditzakete kontuei buruzko informazioa. Bestalde, larunbateko batzarra amaitutakoan opariak zozkatuko dituzte hara joaten direnen artean. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide