Azkoitiko Urrategi auzora joateko bide berria zabalduko dute aurki

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 18a

Auzora iristeko egun dagoen bidearen sarrera itxi eta bide berria zabalduko dute: Gurutze Gorriaren pareko biribilgunetik abiatuko da bide hori. Azkoitiko Udalak lanak "azken txanpan" direla azaldu badu ere, ez du zehaztu noiz jarriko duten erabilgarri bide berria.

Urrategi auzora joateko bide berria ari dira egiten. (Ane Olaizola)

Azkoitian, Urrategi auzora joateko errepidean, aldaketak izango dira laster. Hain zuzen ere, auzora iristeko egun dagoen bidearen sarrera itxi egingo dute, eta bide berria zabaldu: Gurutze Gorriaren pareko biribilgunetik abiatuko da bide berria, eta Ugarte baserriaren eta Lidl supermerkatuaren arteko errepidetik jarraituko du. Errepidea supermerkatuaren eta Zabale baserriaren atzetik igaroko da, egungo bidearekin lotu arte. Egungo bidearen gainean, berriz, espaloia egingo dute. Azkoitiko Udalak lanak "azken txanpan" direla azaldu badu ere, ez du zehaztu noiz jarriko duten erabilgarri bide berria. Lidl supermerkatuak ordaindu ditu obrak.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide