Azkoitiko Udalak dagoeneko zabaldu du karnabaletako mozorro lehiaketan eta tabernen apainketa lehiaketak parte hartzeko izen-emate epea. Bi lehiaketetan parte hartu nahi duten herritarrek udaletxeko Harrera Bulegoan eman beharko dute izena, eta martxoaren 1a izango da horretarako azken eguna.
Udalak azaldu duenez, zapatu karnabaleko mozorro lehiaketako parte-hartzaileek gutxienez 16 urte izan beharko dituzte. Gainera, parte-hartzaileek egunean bertan, 19:30etik 20:30era bitartean, eliz ataritik pasatu beharko dute epaimahaiak ikus ditzan. Tabernen kasuan, epaimahaia 20:30etik aurrera joango da apainduta dauden tabernak ikustera.