Herritar ugari bildu ditu Azkoitiko Beherapen Azokak

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 16a

Orain arteko Outlet Azoka ordezkatu duen Beherapen Azoka egin dute gaur, larunbata, Azkoitian. Herrixen merkatari elkarteak antolatu du ekimena, eta herriko merkataritza txikia sustatzeaz gain, kaleak dinamizatzea izan du helburu. Horregatik, lehenengo aldiz, Elkargunetik kalera atera da azoka, eta Balda plazan hainbat postu jarri dute saltokiek. Hain zuzen ere, Noah, Trukebai, Pitxin, Munibe, Maina, Yoko Kirolak, Lirain, Izpi, Arantxa, Aingeru, Aitzaki eta Arrospide dendek osatu dute aurtengo azoka.

Herritar ugari bertaratu da goizean zein arratsaldean. Saltokiek ez dituzte postuak itxi eguerdian, eta azokak beste hainbat ekintza ere hartu ditu bazkalondoren. Izan ere, Potxin eta Patxin pailazoekin ederki pasatzeko aukera izan dute bertaratu diren dozenaka umek, eta ondoren, jendea dantzan jarri dute zumba saioarekin. Ekitaldi batean zein besteak herritar ugarik parte hartu dute. Ikusi hemen argazkiak:

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide