Txerloia tenis klubak antolatzen duen Udazkeneko Txapelketako finalak jokatu dituzte gaur, larunbata, eguerdian, Azkoitiko Txerloiako tenis pistetan. Eguraldia lagun izan dutela jokatu dituzte norgehiagokak, eta final nagusian Inko Mujika nagusitu zaio Mikel Landa azpeitiarrari, honako emaitzarekin: 2-6, 6-3 eta 6-2. Quick finalean, berriz, Jon Aizpurua zarauztarra 4-6, 6-3 eta 7-5 nagusitu zaio Eneko Etxaniz azkoitiarrari.
Abenduaren 1ean hasi zuen klubak txapelketa, eta ordutik, hainbat partida jokatu dute kirolariek Txerloiko pistetan. Gizonezkoen absolutuen mailako bananako txapelketa da larunbatean amaituko dena, eta kanporaketa moduan jokatu dituzte neurketak.