Azkoitiko Helduen Hezkuntza Iraunkorreko zentroa Bizenta Mogel kalera lekualdatu dute

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 15a

Egoitza berria estreinatu dute helduen eskolako kideek. (Azkoitiko Udala)

Helduen Hezkuntza Iraunkorreko zentroak egoitza berria estreinatu du Azkoitian. Orain arte, Elkargunean zuen egoitza HHIk, baina han "kalitatezko zerbitzua" emateko behar adina leku ez zutela eta, Bizenta Mogel kalera lekualdatu dira. "Orain, ikasleek toki eta lasaitasun gehiago izango dute kontzentratu behar dutenerako", esan du udalak. 

Udalaren esanetan, Helduen Hezkuntza Iraunkorreko kideek "normaltasun osoz" egin dute lekualdaketa. Egun, 100 ikasle inguru ditu Azkoitiko HHIk, eta horietako gehienak alfabetatzera joaten dira. Era berean, euskaraz eta gaztelaniaz aritzeko oinarrizko komunikazio gaitasunak lortzen dituzte han, eta asteazkenetan, besteak beste, literatur taldea elkartzen da. Dagoeneko hasi dituzte eskolak egoitza berrian, eta Javier Zubizarreta alkateak eta Mari Jose Arregi Hezkuntza zinegotziak bisita egin die hango irakasleei eta ikasleei. Zubizarretak ikasten jarraitzera animatu ditu ikasleak. "Euskarara hurbiltzea eta euskaraz besteengana hurbiltzea elkarbizitza eta integrazioa errazteko modurik eraginkorrena da", esan die alkateak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide