Azkoitiko Udalak hasi ditu Jandonianiz plaza berritzeko lanak. Plazaren azpiko garajeetara ura sartzen zelako hasi ditu lanak; arazoari irtenbidea emateko obrak egingo dituzte. Gainera, bide batez, plazako argiteria eta elementuak berrituko ditu. Bestalde, plazan dauden zuhaitzak atera eta beste gune batean landatuko dituela jakinarazi du udalak.
Asua BG enpresa ari da lanak egiten, eta horien kostua 41.667,55 eurokoa da (BEZ barne).