'Go!azen 5.0' musikala Azkoitian taularatuko dute otsailaren 23an

Urola Kostako Hitza 2019ko ots. 14a, 13:20

Bi emanaldi eskainiko dituzte, bata 17:00etan, eta bestea 19:00etan. Ikuskizunerako sarrerak datorren astelehenean, otsailaren 18an, erosi ahal izango dira, Baztartxon.

Go!azen 5.0 antzezlan musikala Azkoitiko Baztartxo antzokian ikusi ahal izango da, otsailaren 23an. Bi emanaldi eskainiko dituzte, bata 17:00etan, eta bestea 19:00etan. Ikuskizunerako sarrerak aurrez jarriko dituzte salgai: hain zuzen ere, datorren astelehenean, otsailaren 18an, izango da sarrerak erosteko aukera. 18:00etatik 19:30era bitartean, Baztartxo antzokiko leihatilan salduko dituzte. Sarrerak zenbakidunak izango dira, eta pertsona bakoitzak gehienez sei sarrera hartu ahalko ditu. Sarrerak agortzen ez badira, hurrengo egunetik aurrera –otsailaren 19tik aurrera–, Azkoitiko Udaleko Kultura Sailean eskuratu ahal izango dira. Sarrerak bakoitza sei eurotan salduko dute.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide