Txerloia tenis klubak jakinarazi duenez, Udazkeneko Txapelketako finalak jokatuko dituzte larunbatean, otsailak 16, Azkoitian. 12:00etan hasiko dira neurketak, eta Txerloiko tenis pistetan jokatuko dituzte. Final nagusia Legorretako (Gipuzkoa) Inko Mujikak eta Mikel Landa azpeitiarrak jokatuko dute. Quick finalean, berriz, Eneko Etxaniz azkoitiarra eta Jon Aizpurua zarauztarra ariko dira nor baino nor.
Abenduaren 1ean hasi zuen klubak txapelketa, eta ordutik, hainbat partida jokatu dute kirolariek Txerloiko pistetan. Gizonezkoen absolutuen mailako bananako txapelketa da larunbatean amaituko dena, eta kanporaketa moduan jokatu dituzte neurketak.