Fran Garagarza. Eibarreko kirol zuzendaria

"Lehen Mailan gaudenetik, neure burua gehiago estutzen dut"

Berria 2019ko ots. 12a, 16:23

Herri mailako entrenatzaile izan ondoren, Eibarreko kirol zuzendari bilakatu zen Garagarza. Betiko futbolari elitekotik begiratzen dio orain, Ipuruako bulegotik, kirol kontu guztiak erabakitzen diren lekutik. Azkoitiko bizilagunari elkarrizketa egin diote 'Berria'-n.

Fran Garagarza. (SD Eibar)

Eibar entrenatzen ari da Arrasaten, Atxabalpe zelai lokaztuan, eta obrak egiteko erabiltzen zen txabola batetik begira dago Fran Garagarza, (Mutriku, Gipuzkoa, 1969). Gimnasioa da orain behinola txabola izan zena.

Aspalditik ezagutzen duzu Atxabalpe.

Nire hasiera ekartzen dit gogora. Galtzeko partidak izaten ziren gehienak hemen. Zaila zen hemen zerbait ateratzea. Jende asko eta beroa etortzen zen hona.

Kilimon, Mutriku, Eibar Urko, Elgoibar eta Aurrera Ondarroa. Beheko futbol horretatik heldu zara orain zauden lekura.

Inoiz ez nuen pentsatu ere egin honaino helduko nintzenik. Goiz utzi behar izan nion jokatzeari, asmarekin arazoak nituelako. Gero, entrenatzaile hasi nintzen, gustatu egin zitzaidan, eskailera mailak igoz joan nintzen... eta gaur arte.

Nolatan deitu zizun Eibarrek?

Manixek [Mandiola] eta Javik [Perez] deitu zidaten, Bigarren Mailan Manixen laguntzaile izateko,eta batere zalantzarik izan gabe eman nien baiezkoa. Banatzaile enpresa txiki bat nuen; hura utzi, eta futbol munduan sartu nintzen. Hala ere, hurrengo denboraldian, Manixen ordez, Carlos Pouso ekarri zuen klubak, eta, hark laguntzailea ere bazekarrenez, harrobiko arduradun izateko eskaintza egin zidaten. Onartu egin nuen, eta gaur arte.

Jarraitu elkarrizketa irakurtzen Berria.eus webgunean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide