Zuhaitzak Bizirik taldeak "natura zale guztiei" zuzendutako bilera irekia antolatu du gaurko, Azkoitian. 19:00etan hasiko da batzarra eta Kultur Etxean izango da, laugarren solairuko seigarren gelan, hain zuzen.
Zero Zabor mugimenduko kideak, animalia zaleak, mendizaleak, baserritarrak... Askotariko herritarrak elkartu nahi dituzte antolatzaileek. Lantalde iraunkor bat sortzea da Zuhaitzak Bizirik taldekoen asmoa, "Ama Lurraren defentsan lan egiteko eta horren aldeko asmoak bultzatzeko".