Dantzaz eta musikaz gozatzeko ikastaro inklusiboa eskainiko du Marea Urdinak Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 12a

Azkoitiko Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak eta Marea Urdinak musika eta dantza uztartzen dituen ikastaro inklusiboa antolatu dute. Bizkargiko ikasleek eta irakasleek aniztasun funtzionala duten 6 eta 7 urte bitarteko haurrei hainbat musika tresna erakutsiko dizkiete, hala nola akordeoia, tronpeta, tuba, txistua, gitarra, perkusioa edo flauta. "Ume horientzat aurrera begira instrumentu bat jotzen ikasteko lehenengo pauso bat izan daiteke", azaldu du Marea Urdinak. Saioak otsailean eta martxoan egingo dituzte. Hona hemen egitaraua:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide