Jone Zabaleta atleta azkoitiarrak zilarrezko domina irabazi du pista estaliko 23 urtez azpikoen Espainiako Txapelketan

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 12a

3.000 metroko lasterketan, bere orain arteko ibilbideko bigarren marka onena erdietsi zuen finalean: 09:35:72.

Jone Zabaleta (ezkerrean), podiumean kide izan zituenekin.

Jone Zabaleta (Azkoitia, 1998) atleta gazteak lorpen berri bat gehitu dio bere palmaresari. Joan den larunbatean, zilarrezko domina kolkoratu zuen Atletico San Sebastian klubeko azkoitiarrak Salamancan (Espainia), Espainiako Etorkizunekoen Txapelketan, 3.000 metroko lasterketan, Carla Gallardo irabazlearen atzetik. Zabaletak, gainera, proba horretan bere ibilbideko orain arteko markarik onena egin zuen, bigarren postuan sailkatzeko: 09:35:72.

Jon Perez azkoitiarra eta Aitor Zubillaga azpeitiarra ere lehiatu ziren Salamancan jokatutako txapelketan. 1.500 metroko probaren bere seriean seigarren sailkatu zen Perez, eta finalaurrekoen atarian gelditu zen 60 metroko bere seriean Zubillaga, laugarren postuan. Hala Zabaleta nola Perez, pista estalian aurtengo Gipuzkoako txapeldun absolutuak dira, 1.500 eta 3.000 metroetan, hurrenez hurren; eta zilarra lortu zuen txapelketa horretan Zubillagak..

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide