
Urtzi Urrutikoetxea kazetari eta idazleak XXXI. mendeko estatu berriez hitzaldia eskainiko du ostiralean, Azkoitian. Elkargunean izango da Gure Esku Dagok antolatutako solasaldia, 19:00etan hasita.
Urrutikoetxea Euskaldunon Egunkaria, Berria, Gara, Jakin, Argia, Bertsolari, Nora eta Zazpi Haizetara egunkari eta aldizkarietan lan egina da Urrutikoetxea, eta freelance moduan hainbat herrialdetan aritu da lanean, hala nola Guatemalan, Mexikon, Haitin, Puerto Ricon, Kolonbian, Venezuelan, Turkian, Iraken, Kurdistanen, Georgian eta Moldavian. Gainera, Europako eta Afrikako beste herrialde askotan ere aritu da kazetari lanetan.