Telefono bidezko iruzur saiakera batez ohartarazi du Azkoitiko Udaltzaingoak

Urola Kostako Hitza 2019ko ots. 9a, 11:31

Osakidetzaren eta Gurutze Gorriaren izenean deitu eta kontu korronte zenbakiak eskatzen dituzte iruzurgileek. Hori dela eta, "adi ibiltzeko gomendatu" dute udaltzainek.

Osakidetzaren eta Gurutze Gorriaren izenean "dei faltsuak" egiten ari direla ohartarazi du Azkoitiko Udaltzaingoak. "Udaltzainek antzemandakoaren arabera, aipatu erakundeentzat donazio edo ekarpen bat egiteko aitzakian deitzen dute eta kontu korronteko zenbakia eskatzen dute", azaldu du, ohar bidez, Azkoitiko Udalak.

Telefonoz bidezko iruzur saiakera hori dela eta, "adi ibiltzeko gomendatu" du Udaltzaingoak, eta herritarrei gogorazie die "inori ez zaiola kontu korronteko zenbakia eman behar, duen arriskuagatik".

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide