Bertso poteoarekin hasi dute Erniarraitzen Bertso Astea

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 8a

Egaña eta Ibarzabal, atzo, Zakela tabernan kantuan. (Silvia Etxaniz)

Azkoitian ekin zioten atzo iluntzean Erniarraitz bertsozale elkartearen Bertso Asteari. Ostegunetako pintxo potearekin bat egin eta bertso poteoan ibili ziren tabernaz taberna Andoni Egaña eta Nerea Ibartzabal bertsolariak. Haiekin batera ibili ziren beste hainbat bertsozale poteoan, tabernak girotzeko asmoz.

Azkoititik Zestoara egingo du jauzi Bertso Asteak igandean. Izan ere, orduan izango da bigarren hitzordua, eta 18:00etatik aurrera, Jone Uria, Unai Iturriaga, Beñat Lizaso eta Jokin Uranga bertsolariek bertso saioa eskainiko dute, Kultur Etxean. Gai jartzaile lanetan, berriz, Aitor Salegi arituko da.

Otsailaren 15ean, berriz, Errezilen egingo dute ekitaldia. Unai Agirrerekin eta Jexux Mari Irazurekin bertso afaria egingo dute ostiralez, 20:30ean hasita. Afarirako aurrez izena eman behar da erniarraitz@gmail.com helbidera mezua idatzita edo 943-15 17 28 telefono zenbakira deituta. Borondegin egingo duten bertso afaria 30 euro ordaindu beharko da.

Azpeitian agurtuko dute Erniarraitzek bi urtean behin antolatzen duen egitasmoa. Otsailaren 17an, haurrei zuzendutako Bertso jasa saioa eskainiko dute Unai Mendizabalek eta Maddalen Arzallusek,

Bertso Asteari bukaera emateko, haurrentzako bertso saioa izango da Azpeitian. Otsailaren 17an egingo dute, Sanagustin kulturgunean, Bertso jasa izenburupean, eta Unai Mendizabal eta Maddalen Arzallus ariko dira kantuan, 18:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide