Hirukide elkartea ezagutzeko aurkezpena egingo dute Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 6a

Kide ugariko familien Euskal Autonomia Erkidegoko federazioak hainbat azalpen emango du, bihar, osteguna, 18:00etan hasita, Elkargunean.

 

Hirukide kide ugariko familien Euskal Autonomia Erkidegoko federazioak aurkezpena egingo du bihar, osteguna, Azkoitian. Kide ugariko familiei zuzenduta egongo da ekitaldia, eta Azkoitiko nahiz inguruko herrietako bizilagunek izango dute bertaratzeko aukera. Kide ugariko familien eskubideak, Hirukideko familia izateak dituen abantailak eta federazioaren zerbitzuak nahiz jarduerak ezagutzeko aukera izango da saioan.

Azkoitiko Zubiaurre Elkargunean egingo dute aurkezpena, 18:00etan hasita, eta bertaratzen direnek opari bat eraman ahal izango dute. Informazio gehiago nahi duenak hirukide@hirukide.com helbidera idatzi edo 945-25 36 02 telefonora dei dezake.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide