Txapelpunkek eta La Furiak kontzertuak eskainiko dituzte zapatuan Azkoitian

Urola Kostako Hitza 2019ko otsailaren 4a

22:30ean hasiko dira emanaldiak, eta doakoak izango dira.

Txapelpunk eta La Furia taldeen kontzertuak izango dira datorren zapatuan, otsailak 9, Azkoitiko plazan. 22:30ean hasiko dira emanaldiak, eta doakoak izango dira.

Txapelpunk taldeak Graffiti diskoa kaleratu zuen joan zen abenduan, eta disko horren aurkezpen birako emanaldia eskainiko du asteburuan. La Furiak, berriz, 2017an plazaratu zuen Vendaval lana.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide