Azkoitiko Floreaga ikastetxean Don Bosco jaiak ospatu dituzte azken asteetan, eta salestarren ikasle ohien festarekin amaitu dituzte ospakizunak. Ohi bezala, atzo, igandea, meza egin zuten ikasle ohiek salestarren ikasle ohien festaren barruan, eta talde argazkia atera ondoren, bazkaritarako elkartu ziren 28 lagun.
Ikastetxean askotariko ekintzak izan dituzte egunotan, eta, besteak beste, zine emanaldiek, hitzaldiek, jolasek eta elizkizunek hartu dute egitaraua.