William Shakespearek idatzitako Macbeth obra moldatu du Alex Gerediaga antzerki zuzendariak Bilboko Arriaga antzokiaren eskariz, eta emaitza argitara ateratzear dago. Gerediagak hamabi aktoreko lantaldea bildu du antzezlanerako, eta artista horien artean dago Iñigo Aranbarri aktore azkoitiarra. Otsailaren 7an estreinatuko dute obra Arriagan bertan.
Shakespearrek 1606. urtearen inguruan idatzi zuen Macbeth, eta gehien interpretatu diren klasikoen artean dago. Izan ere, hamazazpi film baino gehiago egin dira obra ardatz hartuta, eta operara ere eraman dute behin baino gehiagotan. Antzerkian ere, ehunka aldiz antzeztu da. Gerediagak lana bere egin, eta "modernizatu" egin duela dio. Euskaraz eta gaztelaniaz emango dute obra, Arriaga antzokian.
Berria egunkariak antzezlanaren harira egin duen albistea irakur daiteke hemen.