Azkoitiko kaleak girotu dituen Danboligenak topaketak, bideoan

Erlo Telebista 2019ko urtarrilaren 30a

Euskal Herriko txistulari eta danbolintero gazteen bilgune izan zen Azkoitia joan zen zapatuan, Azkoitiko Txalkor txistulari taldeak eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteak elkarlanaren antolatuta Danboligenak topaketak egin baizituzten egun horretan. Txistulari gazteek elkar ezagutzeko eta taldeen arteko elkartruke sarea osatzeko asmoz, egun osoko egitaraua izan zuten Azkoitiko, Azpeitiko, Bilboko, Hernaniko, Lesakako, Trapagarango eta Uztaritzeko txistulariek. Arratsaldean, besteak beste, kontzertua eskaini zuten Kontzejupen, eta han bildutako irudiekin honako bideo hau argitaratu du Erlo Telebistak. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide