Umeen mugimendu askearen garrantziaz hitzaldia antolatu du Azkoitiko Xabier Munibe haurreskolak

Urola Kostako Hitza 2019ko urtarrilaren 30a

Feli Oregik eskainiko du Haurraren garapena pausoz pauso hitzaldia otsailaren 6an, Elkargunean. Saioa irekia izango da edozeinentzat.

Azkoitiko Xabier Munibe haurreskolak Haurraren garapena pausoz pauso hitzaldia antolatu du otsailaren 6rako, asteazkenerako. Umeen garapenean aditua den Feli Oregik eskaniko du ikasturteko lehenengo hitzaldia, eta mugimendu askearen garrantziaz hitz egingo du hark.

Hitzaldian, besteak beste, haurraren mugimendu askea errespetatzeak duen garrantziaz hausnartuko dute: "Gizakiaren eboluzioa eta helduaroan dugun garapenaren jatorria haurtzaroan dago, zehazki 0-7 urte bitartean. Lehenengo urte hauek oso garrantzitsuak dira pertsonaren etorkizuneko garapen ta bizimodurako", esan dute antolatzaileek. Era berean, han elkartzen diren gurasoek kezkak argitzeko aukera ere izango dutela gaineratu dute.

Elkarguneko Oteiza aretoan izango da hitzaldia, 18:00etan, eta saioa irekia eta doakoa izango da herritar guztientzako.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide